ZER EGINGO DUZU?
Argazki bilduma bat egingo duzu. Horretarako ezaugarri tekniko batzuk jarraitu beharko dituzu.
Argazki kamera konpakta edo reflex bat erabiltzea onena izango litzateke. Mobila ere erabili ahalko duzu kalitatezko argazkiak ateratzeko gai bada.
EDUKIEN KONTSULTA
Lan hau hobeto egiteko, La fotografía. Usos y técnica y La fotografía y el arte gaien edukiak kontsultatu beharko dituzu izugarrizko laguntza emango dizutelako.
ZER IKASIKO DUZU?
Lan honekin, bai teorikoki bai praktikoki, hizkuntz fotografikoan sartuko zara. Inportanteena zure irudiak potenteak izatea da.Lan honen bidez hau lortuko duzu:
- -Hizkuntz fotografikoaren oinarrizko ezaugarriak ezagutu eta erabili: planoak, kameraren ikuspuntua, konposaketa, etbar.
- -Kamerarekin harremanetan jarriko zara eta hobeto ezagutuko dituzu normalean argazkigintzan erabiltzen diren teknikak.
- -Zure ingurua modu fotografiko batez ikusi eta interpretatuko duzu.
ZER BALORATUKO DA?
100 puntu daude lana baloratzeko. Honela banatuko dira:
- Argazkiak egin argibideakk jarraituz: gehienez 30 puntu.
- Aurkezpena egin: gehienez 30 puntu.
- Blogan egindako argitaraketa: gehienez 20 puntu.
- Lanaren balorapena: gehienez 20 puntu.
- Lanaren idazkera:gehienez 10 puntu.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina