2014/01/12

LEHENDABIZI BETI GIDOIA. ZEREGINAREN DESKRIBAPENA

SARRERA

Fotografía: de jolinesPRO en Flickr bajo CC-BY

Lan honetan, zure ikus entzunezko formakuntzan pauso bat aurrera emango duzu. Mugimendu irudiak egiteko hizkuntzan sartuko zara: gidoi zinematografikoa, beti gidoia lehena delako.
Gidoi bat ez da idazten 2 minututan. Lan honetan alderantziz egingo duzu: hartuko duzu jadanik eginda dagoen film labur bat eta txantiloi bat jarraituz, egingo duzu film labur horren gidoi teknikoa. Beti pentsatzen gidoi horretatik film laburra aterako dela. Horrexegatik detaile guztiak zainduko dituzu zuzendari eta kameragilearen lana errazteko. Segidan azalduko da nola egin.


LANAREN GARAPENA

Bilatu beharko duzu interneten istorio labur bat eskena batzuekin. Onena Youtuben edo Vimeon film labur bat bilatzea da. Bideo hori  euskeraz edo gaztelaniaz izan behar da. Praktikan jarri beharko dituzu unitate honetan ikasi dituzun oinarrizko kontzeptuak. Orain zu izango zara film labur honen gidoigilea.
Lana egiteko gauza batzuk beharko dituzu: kontatzeko istorio bat, zuzendu beharko dituzu aktoreak, dekoratu eta grabatzeko lekuak bilatu beharko dituzu. Hau da, gidoia beharko duzu.
Orain, hasteko, filmatuta dagoen film labur bat aukeratuko duzu eta film labur horren gidoi teknikoa egingo duzu, eskenak aztertuz, planoak miatuz. Musika eta elkarrizketak berikusiko dituzu, fundidoak, etbar.
Hiru, lau edo bost minututako film labur bat oso ondo legoke. Pilo bat ikasiko duzu.
Laguntza atalean adibideren bat aurkituko duzu.
Erabili minutu batzuk ikusteko "El unicornio de porcelana" film laburra eta segidan, nahiz eta mentalki egin, joan pentsatzen zein erantzun emango zenituzken, azpian dauden pausuak jarraituz. 

Lana garatzeko pausuak:

  1. Film laburraren datu teknikoak: Izenburua, data, nazionalitatea, zuzendaria, luzapena, sariak, etbar
  2. Idatzi film laburraren SINOPSIA eta honi buruzko balorapen pertsonala. Oso inportantea da zuk zeuk egitea, zure hitzekin. Ebitatu  el copio y pego.
  3. CONFLICTO-GATAZKAz pentsatu.
  4. CONFLICTO-GATAZKA osatzen duten pertsonaiak definitu..
  5. Gidoia idatzi (edo oso luzea bada, gutxienez hiru eskena osoak) Worden egindako txantiloi  hau jarraituz (edo frogatu  OpenOffice formatuan  beste esteka hau ) Txantiloian agertzen dira txantiloi bera erabiltzeko argibideak.
 LAGUNTZA


Eginda dagoen ariketa bat proposatuko dizut:




DATU TEKNIKOAK
"Lo que tu quieras oír" (2005), España. Dirigida por Guillermo Zapata. Dur.: 10:15 minutos.
SINOPSIA
Sofia llega a casa tras un largo día de trabajo. Charla con una amiga y prepara una cena para su novio. Pero algo sucede y se ve obligada a elegir entre la realidad, la ficción o algo que está a medio camino entre ambas cosas. Lo que tú Quieras Oír es una historia de amor sobre la relación entre la ficción y la realidad.
GIDOIA
Film labur honen gidoia deskargatu ahal duzu hemen sakatzen (openoffice) edo aquí (formato RTF)

Beste errekurtsoak


 ESKURA EMATE

Bilatu eta aukeratu zure film laburra. Argitaratu zure blogan "Nire gidoia" izenburuaz eta 1-4 pausutan dauden puntuak erantzun. Deskargatu duzun txantiloian gidoia idatzi. Txantiloiaren amaieran, lanaren balorapen pertsonala egin azaltzen, lana iruditu zaizuna, dedikatu duzun denbora, gustora geratu zaren gidoiaz, ikasi dituzun gauzak, etbar.

iruzkinik ez: